|
Bizkaiko erdigune geografikoan kokatuta dagoen udalerria. Bere kokapen berezia dela eta, ekonomia-gune garrantzitsu bilakatu zen, nolanahi ere, Erdi Aroan aberastasun handiko elizatea zen. Amorebieta eta Etxano elizateak 1951n bildu ziren udalerri bakar bat osatzeko. Auzoak: Amorebieta Elizatea, Arkotxa-Bediaga, Astepe, Autzagana, Bernagoitia Elizatea, Boroa, Etxano Elizatea, Euba, Orobios, San Miguel. Egin beharreko bisitaldiak: Hirigunean dagoen XVII. mendeko Amorebietako Santa Maria Eliza, XVIII. mendeko dorre barrokoa eta alboko ate interesgarria. Bernagoitia Elizateko San Miguel Goiaingerua Eliza. Arkotxa-Bediagako San Juan Baseliza.
Andra Mari Eleizaren alboan dagoen zubiak aldaketak izan ditu historian zehar.
|